Euskararen egunean, euskararen erabilera %67koa izan zen euskal twitterlarien artean

2014-12-04 09:32

Atzoko egunean euskal twitterlariek botatako txioak aztertu ditugu. Guztira 19.254 txio bota zituzten Umapen zerrendatuta dauden 5.100 txiolarien arten. Txio guzti horien artean, %67,6 euskaraz izan zen (gainontzekoak erdaraz, batez ere gaztelaniaz). Gehien erabili zen traola, askogatik, #eusgara izan zen. Egun arrunt batean baino %45 gehiago txiokatu zen, eta euskara-erabilera ere nabarmen hazi zen.

Atzo Twitterren ibili ginen gehienok inpresio beretsua geneukan: bizi-bizi zebilen Twitter, animatuta; eta gai bakarra nagusi: Euskararen Eguna.

Umapen euskal txiolarien jarraipena egiten dugu. Gure robotek Twitter arakatzen dute, ondorengo bi helburuak lortzeko: euskal twitterlariak zerrendatu; eta euskarazko jardunaren argazkia jaso. Atzokoa egun berezia izan zen, eta estatistiketan ere nabari da.

Alde batetik, egun arrunt batean baino askoz gehiago txiokatu zen. Atzokoan, euskal txiolarien artean, esate baterako, 19.254 txio bota genituen. Azken hileko datuekin alderatuta, %45eko igoera da hori (azaroan, bataz beste, 13.316 txio bota genituen eguneko).

Euskararen erabilerak ere gora egin zuen nabarmen. Euskal twitterlariek atzo botatako txio guztien artean %67 euskarazkoak izan ziren (13.013 txio guztira); azken hilabeteotan, aldiz, euskararen erabilera %49-53 bitartean egon ohi da. Euskararen erabilerak, beraz, nabarmen egin zuen gora atzokoan. Aldarrikapen egun eta ekintza sinboliko izatetik haratago ere, eraginkorra ere izan zen, hartara, atzoko eguna. Iraungo ote duen? Hortxe koxka, egun batekoa urteko 365 egunetara eramatea.

Bestalde, gehien erabili ziren traolak ere batu ditugu. Atzoko egunean, orotara, ondorengo 3 traolak izan ziren gehien erabili zirenak:

  • #eusgara (2001 txio)
  • #euskarareneguna (1176 txio)
  • #365egun (1098 txio)

Gehien erabili ziren 10 traolen artean ere, 9 euskararen egunarekin lotutakoak ziren; eta 20 lehenengoen artean 17. Hona hemen aurreneko 10ak, eta zerrenda oso Umapen:

Kontuan izan, twitterlari euskaldunen jarduna bakarrik jarraitzen dugula Umapen. Hileroko estatistika guztiak gure artxibategian.

Iruzkindu

Twitter ikonoa

Erantzuna emateko, Twitter bidez erregistratu behar zara.