Euskarazko informazio iturrien rankinga

2014-03-07 12:32

Iragan urteko maiatzean Umapek jasotzen dituen mezuen analisi berezia egin genuen, euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun iturriak aztertuz. Funtsean, euskaldunok zein iturri partekatzen ditugun jakin nahi genuen. Eskuz eta kalkulu orri bidez eginiko analisi hura automatizatu egin dugu, modu sinplean oraingoz, iturrien ranking-a sortuz.

Umapen sortu dugun atal berri honetan euskaldunok zein iturritako edukia zabaltzen dugun ikus daiteke. Balore absolutoak dira erakusten ditugunak, hau da, zenbat aldiz partekatu den domeinu zehatz bat.

Aurrekoan aipatu moduan, ohar pare bat:

  • Lehen postuan ageri den Twitter dela eta, bertan erabiltzaileek partekatzen dituzten irudiei buruz ari gara, gehienbat.
  • Berriak, adibidez, hiru domeinu bidez zabaltzen ditu mezuak, zerrendan ikus dezakezuen moduan.

Sailkapen honetan lanean jarraitzea da gure asmoa, erabiltzaileen rankingean egiten dugun moduan, informazio interesgarria erauzteko. Horretan jardungo dugu hurrengo hilabeteetan.

Iruzkindu

Twitter ikonoa

Erantzuna emateko, Twitter bidez erregistratu behar zara.