Twitterreko euskal komunitatea eta euskararen erabilera: urriko estatistikak

2013-11-23 17:42

Urrian zehar, orotara, 6.401 erabiltzaile aktibo izan ditugu gure zerrendan. Idatzitako txioei dagokionez, komunitateko erabiltzaile aktibo horiek 534.793 txio bidali ditugu (%50,44 euskaraz). Egunero, bataz beste, 8.701 euskarazko txio argitaratu dira.

Urrian zehar, orotara, 6.401 erabiltzaile aktibo izan ditugu gure Rankingean. Ez guztiak aldi berean (azken astean, adibidez, 5.116 izan gara), baina bai garairen batean aktibo eta txiokatzen. Datu-basean, guztira 20.000 hautagaitik gora dira, baina horietatik 6.401 izan dira gure irizpideen arabera komunitateko kide bezala identifikatu ditugunak (hilean zehar aktiboak izan direnak eta euskaraz idatzi dutenak). Lehenago ere izan dugu aipagai "aktibotasunaren" gaia, Umapeko albistegi honetan bertan eta Codesytaxen blogean (helbide horietan informazio gehigarria).

Idatzitako txioei dagokionez, komunitateko erabiltzaile guzti horiek 534.793 txio bidali dituzte, horietatik 269.734 (%50,44) euskaraz. Egunero, bataz beste, 8.701 euskarazko txio bidali ditugu. Gainontzeko hizkuntzen artean ez dago aldaketa handirik: mezuen %28 gaztelaniaz idatzi dira, %8 ingelesez eta %1 frantsesez. Hizkuntza-detekzioaz informazio gehiago beste albiste honetan.

Orain arteko hileroko txosten guztiak gure artxiboan. Eta iraileko datuen inguruko informazio gehiago ondorengo PDF honetan.

Iruzkindu

Twitter ikonoa

Erantzuna emateko, Twitter bidez erregistratu behar zara.