"Txiolari saiatuenen" profila Diario Vascon, Umapen 2016ko datuak oinarri hartuz

2017-03-20 12:34

Asteburu honetan Twitterreko euskaldunon inguruko albistea argitaratu du Diario Vasco egunkariak. Joan zen astean Umapek argitaratutako laburpen-txostena oinarri hartuz, "txiolari saiatuengan" ipini du fokua Felix Ibargutxik eta bakoitzaren profil labur bat azpimarratu du. Nortzuk dira 2016an euskaraz gehien txiokatu duten horiek?

Felix Ibargutxik igandero argitaratzen duen "Laubide" atalean jaso zuten albistea. Sarean ezin da ikusi, baina PDFa jaso dugu eta hemen duzue irudia ere itsatsita.

Joan zen astean zabaldu genituen datuak oinarri hartuta, Ibargutxik datu orokorrak aipatzen ditu lehenengo, batez ere datu nagusiei erreparatuz: txiolari kopurua, euskara erabilera, guztion artean argitaratutako txio kopurua eta abar.

Ondoren, 2016an txiolari aktiboenak izan diren 10 lagunen berri ematen du. Oso polita geratu da, txiolarien aurpegiak eta hitzak bilduta. Unibertso digital erdi-anonimoa, hezur-haragizko bihurtuta ;)

Hemen duzue artikulua (PDFa jaitsi). Eta hortxe daude Leire Txargain, Beñat Irasuegi, Uxune Martinez, Zigor Etxeburua, Ana Isabel Morales, Iñigo Susperregi eta Xabier Landabidea. Aupa zuek! ;)

Txiolari saiatuenak 2016, Diario Vascon

 

Iruzkindu

Twitter ikonoa

Erantzuna emateko, Twitter bidez erregistratu behar zara.