Umap .EUS izango da aurrerantzean

2015-10-14 11:22

Gure erabiltzaile batzuk konturatu diren bezala, joan den astetik helbide berria dauka Umap honek: Umap.EUS izango gara aurrerantzean. Bai, egia, ez gara azkarrenak izan, baina hortxe gaude gu ere .EUS etxearen magalean.

2010. urtean ireki zituen ateak Umap proiektuak. 2013an goitik behera eraberrituta aurkeztu genuen. Harrezkero hobekuntzak eta berrikuntzak gehitzen joan gatzaizkio. Beti ere helburu berarekin: Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzearena.

Eta joan zen astetik, beste aldaketa bat daukagu. Teknikoki txikia, baina guretzat oso garrantzitsua: hemendik aurrera, Umap.EUS izango da gure helbide berria.

.EUS domeinua da Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko domeinua, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena. Eta Umapek ere hortxe izan behar zuen, gure helburuetako bat ere horixe delako: euskal komunitatea sendotzea eta plazaratzea.

Hortaz, hemendik aurrera: Umap.EUS.

Umap proiektuaz arduratzen den Codesyntax enpresa PuntuEUS banatzaile ofiziala ere bada.

 

 

Iruzkindu

Twitter ikonoa

Erantzuna emateko, Twitter bidez erregistratu behar zara.