Umap proiektuaz elkarrizketa Hala Bedi irratian

2015-10-29 11:12

Atzo arratsaldean elkarrizketa egin ziguten Hala Bedi irratirako. Zebrabidea saioko Igor Goikoleak gure lankide Asier Sarasua elkarrizketatu zuen. Dagoeneko sarean dago entzungai, Arrosa irrati-sarearen bidez.

Atzoko saio horretan Umap proiektuaren oinarriak, helburuak eta datuak jorratu zituzten Igorrek eta Asierrek.

Nahi baduzu, sarean entzun dezakezu.

 

Iruzkindu

Twitter ikonoa

Erantzuna emateko, Twitter bidez erregistratu behar zara.