FAQ

Codesyntaxek garatutako proiektu teknologikoa da UMAP. Twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen dugu, denbora errealean eta automatikoki, txio guztiak aztertu eta euskarazkoak bahetuta.

Datu horiekin, eta algoritmo batzuk aplikatuta, hiru gauza lortzen ditugu:

  1. Euskaldunon joerak (TT)
  2. Euskal tuiterlarien rankinga
  3. Euskarazko informazio iturrien rankinga

Joerak

Euskal tuiterlarion jarduna jasotzen dugu denbora errealean. Horri esker, euskaldunon arteko Joerak (TT, Trending Topic) identifikatu ditzakegu. Hauexek dira, hortaz, gurean pil-pilean dauden gaiak.

Bakarrik #traola duten hitzak kontatzen ditugu. Zenbait traol errepikakor ez dira zenbatzen (automatiko gehitutakoak, spam saiakerak, ostiraletako, #ff traola eta abar).

Sailkapena

Gure robotak euskal tuiterlari gehientsuenak jarraitzen dituenez, guztien zerrenda ikusteko aukera ere ematen dizu: Euskal Twitterlarien komunitatea osatzen dugunon zerrenda. Zenbat euskal tuiterlari dago sarean? Zeintzuk dira? Jakin badakigu batzuek ihes egingo digutela, baina uste dugu aktiboenak, behintzat, detektatzeko gai dela gure robota.

Gainera, tuiterlarien arteko sailkapena edo Rankinga ere proposatzen digu Umapek. Horretarako algoritmo bat aplikatzen die euskal tuiterlari guztiei, besteak beste ondorengo faktoreak kontuan hartuta: jarraitzaile kopurua, jasotako bertxioak, idatzitako euskarazko txioen interesa, eta abar. Azken batean, erabiltzaile interesgarrienak detektatu eta sailkatzen ditugu; #euscool-enak, badakizue.

Ranking hau astelehenero eguneratzen da, aurreko asteko jarduna aintzat hartuta; sailkapen horretako tuiterlarien artean, beraz, berriak sartuko dira astero, eta beste batzuk desagertuko (itxitakoak, inaktiboak, euskaraz txiokatu ez dutenak, eta abar).

Iturriak

Egunero euskarazko txioetan partekatzen diren URL edo esteken iturria zenbatzen dugu hemen. "Zein iturritan aurkitzen dugu informazio interesgarriena?", galdera horri nolabait erantzuten dio honek. Erdarazko iturriak ere izan daitezke, ez baita kontuan hartzen informazio-iturriaren hizkuntza, baizik eta txioa. Eta informazio-ekoizle batzuk bikoiztuta ager daitezke, bi URL matrize erabiltzen dituztelako (adibidez berria.info eta paperekoa.berria.info)

Albistegi automatikoa: Sustatu.com

Euskal tuiterlari aktiboenak jarraitzen ditugunez, eta euren eduki guztia filtratzen, egunean zehar interes gehien piztu duten albisteak eta loturak ere identifikatzen ditugu. Komunitatearentzat garrantzitsuenak diren albiste horiek Sustatura bidaltzen ditugu, eta horrelaxe elikatzen da, automatikoki, Sustatuko pilotu automatikoa, Umapeko komunitate honetako tuiterlariek txiokatutako albiste nagusien bidez.

RobSoc produktua

Bai Umap.eu zein Sustatuko albistegi automatikoa RobSoc plataformaren emaitza dira, CodeSyntaxek garatutako produktu teknologikoa. Erdarazko produktu batean ere ari gara aplikatzen azpiegitura berbera: Niagarank.es.

Garapen hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jaso dituzte.

Cookiak

Cookieak tamaina txikiko testu-fitxategiak dira, eta webgune jakinetako orrialdeetara sartzen den erabiltzailearen disko gogorrean edo memorian gordetzen dira. Horrela, erabiltzailea berriro konektatzen denean, haren zaletasunak ezagut daitezke. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dituzte diskoko datuak irakurri edo informazio pertsonala atzitu, ezta beste hornitzaileek sortutako cookieak irakurri ere.

Webgune honetan, Google Analytics zerbitzuari lotutako Cookieak erabiltzen ditugu. Google Analytics web-analisirako zerbitzua da, eta Google, Inc. konpainiak eskaintzen du. Enpresak Delaware-n dauka egoitza, eta bulego nagusiak helbide honetan daude: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak ("Google"). Google Analytics zerbitzuak “cookieak" erabiltzen ditu. Cookieak ordenagailuan gordetzen diren testu-artxiboak dira, eta erabiltzaileek webguneari ematen dioten erabilera aztertzen laguntzen dute. Cookieak webgunearen erabilerari buruz ematen duen informazioa (IP helbidea barne) zuzenean transmititzen zaio Google-ri, eta hark Estatu Batuetako zerbitzarietan artxibatzen du. Google-k gure izenean baliatzen du informazio hori, webguneari ematen zaion erabilerari arrastoa jarraitzeko. Horrela, webgunearen jarduerari buruzko txostenak biltzen ditu, eta webgunearen jarduerarekin eta interneteko erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk eman. Google-k hirugarrenei transmiti diezaieke informazio hori, legediak hala eskatzen duenean, edo hirugarren horiek Google-ren kontura informazioa prozesatzen dutenean. Google-k ez du zure IP helbidea hark eskura duen beste daturen batekin lotuko. Datuak tratatzeari edo jakinarazteari uko egin diezaiokezu cookieak erabiltzea errefusatuta, eta, horretarako, zure nabigatzailea konfiguratu beharko duzu. Dena dela, horrela egitekotan, jakin ezazu agian ezingo duzula webgune honen funtzio guztiak erabili.

Cookieak desgaitzeko

Cookieak desgaitzeko modua nabigatzaileen arabera aldatzen da. Nabigatzaile guztiek aukera ematen dute cookieekin lotutako aukerak konfiguratzeko.

Baliteke webgune honen egitura eta funtzioak aldatzea, atal, zerbitzu edo eduki berriak gehitzeko. Horrek erabilera alda dezake, eta, kasu horretan, cookie-politika ere aldatuko litzateke. Horregatik, erabiltzaileei gomendatzen diegu gure webgunean sartzen diren bakoitzean cookie-politika berrikus dezatela, azkeneko bisitatik aldaketaren bat izan den ikusteko.